eu | es | en
V Foro Ciudad y Valores
07/09/2010 - Miraflores


Sarrera

Gizarte batean baloreak garatzeko prozesuak estrategia mailakatua eskatzen du. Balore horiek garatuko badira, etengabeko hobekuntza prozesu bat planteatu beharko da. Prozesu horren helburua, halaber, hauxe izango da: biztanleriaren gero eta portzentaje handiago batek giltzarri diren baloreak identifikatu, ulertu eta onartu behar ditu. Horretarako, mugarri batzuk erabili behar dira, eta horietako bat Hirien Garapenerako Baloreen Foroa izango da.

Foro hori tokiko garapenean eta garapen metropolitarrean lan egiten duten kargu publiko eta pribatuei dago zuzenduta, bai eta lurraldeko eta inguru ekonomiko eta sozialeko zuzendari eta kudeatzaileei ere.

Funtsezko zenbait balore aurkitu dira tamaina ertaineko hiri baten garapen lehiakor eta iraunkorrerako, esate baterako Bilbao Metropolitarrerako. Ondorioz, Foroa balore horien inguruan egituratuko da: berrikuntza, profesionaltasuna, identitatea, komunitatea eta irekitasuna. Balore horietako bakoitzak hiriaren garapenean izango duen eragina hiru ikuspuntutatik aztertuko da: hiriko pertsonak, ekonomia eta erakargarritasuna.