eu | es | en
VI Foro Ciudad y Valores
14/07/2011 - Maipú


Helburua

City&Values 2006 maiatzaren 2tik 4ra bitartean egin zen Bilbon, Bilbao Metropolitarra Birbizteko Elkarteak (Bilbao Metropoli-30) antolatuta. Foroak hirien garapenerako baloreen estrategia sendotzea bilatzen du. Estrategia hori 2005eko urtarrilean aurkeztu zen Ezohiko Batzar Nagusian, eta Bilbao Metropoli-30 Elkartearen bazkideei “Orain, pertsonak” proiektua eman zitzaien ezagutzera.

Modu horretan, bazkideei 1999ko azaroaren 25eko Ezohiko Batzar Nagusian aurkeztu zitzaien “Bilbao 2010. Hausnarketa Estrategikoa” (Bilbao Metropolitarra aukeren leku eta ideiak errealitate bihurtzen diren leku bihurtzeko gako estrategikoak jasotzen ditu) eta Elkarteak 2001eko apirilaren 4an aurkeztu zuen “Bilbao 2010. Estrategia” lanetan hasitako ildotik jarraitzen da; eta hori, hausnarketa estrategikoa, bere gakoak eta funtsezko puntuak bideratzeko, Bilbao Metropolitarra aldaketak aprobetxatzera eramango duten proiektuetara heltzeko eta mundu mailako klasea daukan hiri gisa agertzeko nazioartean.

Azken hamabost urteotan, mundu osoko tamaina ertaineko hiriek eredu eta erreferentziatzat hartzen dute Bilbao Metropolitarrak izandako garapen estrategikoa. Foroak aukera emango du esperientzia hori aztertua eta hedatua izan dadin, beste inguru geografiko batzuetan aplikatzeko.

Helburuak:

  • Agente publiko eta pribatuak kontzientziatzea: tamaina ertaineko hirien garapena ez da soilik oinarritu behar azpiegituretako hobekuntzetan, ezpada, gainera, baloreetan egindako aurrerakuntzan eta beharrezko portaeren aldaketetan.
  • Norabide horretan, Bilbao Metropolitarraren alde egin beharreko bidean lehenengo urratsa ematea.
  • “Hiriaren zentraltasuna” sustatzea nazioartean, eta Bilbao Metropolitarra nazioarteko ekitaldirik garrantzitsuenen egoitza izateko hautagai gisa jartzea.
  • Hirien etorkizuneko garapenerako funtsezkoak diren gako batzuk identifikatu eta hedatzea, azpiegiturak eraikitzeko prozesuarekin dauden sinergiak presente izanik.
  • Hiriaren irudi konpaktua zabaltzea kanpora, oinarrizko balore diferentzialetan oinarrituta.
  • Bilbao Metropolitarraren ezagutza handiagoa sustatzea, hiria erreferentzia bihurtzeko. Gainera, hiri eredugarria izan behar da nazioartean.
  • Beste hiri batzuekiko eta baloreetan oinarritutako hirien garapenari buruzko adituekiko esperientzia truketik ikastea.
  • Jarduera zehatzak definituko dituen plataforma lana egitea.