Erakundea
Bilbao Metropoli-30 Elkarteak egiteko hau dauka hurrengo hamarkadarako: liderrak identifikatu eta erakartzea; ideiak artikulatzea, ideia horiek proiektu eta errealitate berritzaile bihurtzeko, aldi berean aberastasunik handiena emanez Bilbori esparru sozial eta ekonomikoan; herritar guztien bizi-kalitatea etengabe handituko duen hausnarketa estrategikoa sortzea, eta herritar horien balore, historia eta ezaugarriak errespetatzea.
Egiteko horren kontzientziaz eta arduraz, Bilbao Metropoli-30 Elkarteak profesional eta adituak gonbidatu ditu, hiriaren garapenerako baloreen Foro batean lan egin dezaten. Pertsonen eta baloreen garrantzia ikusaraztea eta, modu horretan, hiriaren etorkizuna bermatzea da oraingo erronka. Hortik abiatuta, Bilbao Metropoli-30 Elkarteak partaide bihurtu nahi ditu instituzio publikoak eta enpresa pribatuak eta, horien bitartez, gizarte osoa.
Bilbao Metropoli-30 Elkartean bazkidetutako erakunde publiko eta pribatuek Foroaren gunea osatzen dute, eta hori, alde batetik, eztabaidarako mahaien sorreraren bitartez eta, bestetik, Aholkularitza Batzordeko partaidetzaren bitartez, esperientzia eta ezagutzak eskainiz Foroan landu beharreko gaien prestakuntzan eta dokumentazioan.
Bilbao Metropoli-30 Elkartea sortu zen planifikazio, ikerkuntza eta sustapen proiektuak aurrera eraman litezen, beti ere Bilbao Metropolitarra jasotzeko eta birbizteko asmoz. Bilbao Metropolitarrak ez du mugarri administratibo eta geografiko argirik eta beronen definizioa errealitate sozial eta ekonomikoak emana dator.
Bilbao Metropolitarraren Aldea birbiztearen aldeko prozesua suspertzeko helburuz, 1991. urtean Bilbao Metropolitarra Birbizteko Elkartea sortu zen, ahalegin publikoen eta pribatuen bategitearen ondorioz. Elkartea, susperpen eta ikerkuntzarako erakunde bat da, Eusko Jaurlaritzaren Elkarte Erregistroan 1991ko Abenduarean 18an jarria AS/B/03012/1991 zenbakiarekin. Bere helburu garrantzitsuenak hurrengoak dira:
- Elkarteak, Bilbao Metropoltiarra Birbizteko Egitasmo Estrategikoen bultzapena darama.
- Bilbao Metropolitarrak berton nahiz kanpoan ematen duen irudia hobetzearen aldeko lana egiten du.
- Elkarteak, metropoli-aldeen birbiztearen arloan nazioarteko ereduak aztertzen ditu eta aldi berean Bilbao Metropolitarraren etorkizuna ikertu eta planifikatzeari buruzko iharduera ekinkorra eraman du aurrera.
- Azkenik, elkarteak sektore publiko eta pribatuen arteko elkarlana suspertzen du, honela Bilbao Metropolitarraren geroarentzat lan eginez.
Elkarteari, beronek dituen helburu eta ihardueren kariaz, “Onura Publikoko Elkartea” delakoaren izaera aintzatetsi dio Eusko Jaurlaritzak, 1992ko ekainaren 9an, hain zuzen.
Gran Via, 45.
E-48011
Tel.: +34 944 158 685
Fax: +34 944 153 424
info@bm30.es
www.bm30.es


