Aurkezpena
Mirafloresko Udalak (Lima, Peru) hartuko du Hiria eta Balioak Foroaren V. edizioa 2010eko irailaren 7an, egun osoko ekitaldi trinkoan. Foroa Udal Jauregiko Udalbatzaren Aretoan egingo da, eta balio nagusia “Herritarren bizikidetza espazio publikoan” izango da.
Foroa Mirafloresko Udaleko Alkatetzak eta Bilbao Metropoli-30 Elkarteak antolatuko dute, eta Eusko Jaurlaritzaren (Kanpo Ekintzako Kabinetearen bitartez) eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren lankidetza izango dute.
Otsailaren 5an sinatu zen hitzarmena Mirafloresko Udalaren eta Bilbao Metropoli-30 Elkartearen artean, Mirafloresko Udaleko Udalbatzaren Aretoan. Ekitaldiaren buru Mirafloresko alkate Manuel Masías Oyanguren doktorea izan zen. Ekitaldian, Eusko Jaurlaritzak (Kanpo Ekintzako Kabinetearen bitartez), ohorezko lekuko gisa, eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, erakunde laguntzaile gisa, parte hartu zuten.
Foroa tokiko garapenean eta garapen metropolitarrean lan egiten duten kargu publiko eta pribatuei dago zuzenduta, bai eta lurralde eta inguru ekonomiko eta sozialeko zuzendari eta kudeatzaileei ere. Modu horretan, agente publiko eta pribatuak kontzientziatu nahi dira; izan ere, hiriaren garapena baloreen aurrerapenean eta beharrezko portaeren aldaketetan oinarritu behar da, bai eta azpiegituren eta zerbitzuen funtsezko hobekuntzetan ere. Bogotan etorkizuneko garapenerako funtsezkoak diren zenbait gako identifikatu eta aztertuko dira (beste hiri batzuetarako ere balioko dute), argi izanik zein den hiriaren historia eta errealitatea eta azpiegituren garapen-prozesuarekin izan beharreko sinergiak.
Hiria eta Baloreak Foroa 2006an abiatu zuen Elkarteak, Bilbon. Helburua hiriaren garapenerako balioen estrategia sendotzea da, eta Latinoamerikako hainbat hiritan ezarri da. 2007an Valparaíson egin zen (Txile), 2008an Cuernavacan (Mexiko), 2009 Bogotan (Kolonbia) eta hurrengo foroak honela aurreikusita daude: 2011n Montevideo hirian (Uruguay) eta 2012an Rosarion (Argentina).
Hiria eta Baloreak Foroaren helburua
Hiriaren Garapenerako Baloreen Foroari sarrera
Hiria eta Baloreak Foroa Internet sarean


